Korearen Askapenaren 81. urteurrena ospatu dute / Celebran el 81° aniversario de la Liberación de Corea
Kim Jong Un burkide agurgarriak, Koreako Langileen Alderdiko Idazkari Nagusi eta Koreako Herri Errepublika Demokratikoko Estatu Arazoetako Presidenteak, Askapenaren Monumentua bisitatu zuen abuztuaren 14an, aberriaren askapenaren 81. urteurrena dela eta.
Koreako Langileen Alderdiko Batzorde Zentraleko koadroak eta KHERDko Kanpo Harremanetarako zein Defentsa Nazionaleko Ministerioen zuzendariak izan zituen lagun.
Monumentuaren aurrean Koreako Herri Armadako Ohorezko Guardia lerrokatuta zegoen.
Errasiako eta Koreako ereserkiak jo zituzten.
Okasiorako musikak jotzen zituzten bitartean, lore-eskaintza bat jarri zen Kim Jong Un burkidearen izenean.
Bere zintan honako idazki hau irakur zitekeen: «Ez ditugu ahazten Armada Sobietarreko martiren merituak«.
KLAren Idazkari Nagusiak tributu goren bat eskaini zien herri korearraren askapenaren alde —herrialdearen askatasuna eta independentzia lortzera bideratuta— ausardiaz borrokatu ziren Armada Sobietarreko martirei.
Idazkari Nagusiak monolitoa bisitatu zuen lagun zituen koadroekin batera.
Korearen askapenaren aldeko kausa sakratuan beren odola eman zuten Armada Gorriko ofizial eta soldaduen borroka-balentriak errespetuz gogoratuz, Idazkari Nagusiak esan zuen, nahiz eta denbora asko igaro eta belaunaldiak aldatu, korear herriak ez dituela inoiz ahazten lurralde honetan iltzatuta geratu diren martiren arima noblea eta sakrifizio heroikoaren izpiritua.
Azpimarratu zuen Korea eta Errusiaren arteko historia eta tradizio bikainak, beren odolkidetasun-loturekin batera, bi herrialdeen arteko adiskidetasun eta lankidetza-harremanen oinarri nagusia zein elikagarririk gabeko indar eragilea direla gaur egun.
Eta berretsi zuen bi herrialdeetako herrien arteko adiskidetasun eta elkartasun handia —ideal noblearekin eta benetako adiskidetasun borrokalariarekin ezarritakoa— firmeki mantenduko direla eta belaunaldiz belaunaldi garatuko direla, garai berriko oparotasun integralarekin batera.
Kim Jong Unek Martir Iraultzaileen Hilerria bisitatu du
Aberriaren askapenaren 81. urteurrena dela eta, Kim Jong Un burkide agurgarriak, Koreako Langileen Alderdiko Idazkari Nagusi eta Korear Herri Errepublika Demokratikoko Estatu Arazoetako Presidenteak, Taesong mendiko Martir Iraultzaileen Hilerria bisitatu zuen abuztuaren 14an.
KLAren Batzorde Zentraleko Bulego Politikoko Presidiumeko kideak eta Alderdiko, Gobernuko zein indar armatuetako erakundeetako beste koadro batzuk izan zituen lagun; baita KLAren Batzorde Zentraleko, Herri Batzar Goreneko Presidiumeko, Ministroen Kontseiluko, batzorde, ministerio eta organo zentraletako zuzendariak, eta Koreako Herri Armadako (KHA) agintariak ere.
KHAren Ohorezko Guardia lerrokatuta zegoen.
Koreako Herri Errepublika Demokratikoaren ereserkia jo zuten.
Okasiorako musikaren artean, lore-eskaintza bat jarri zen Kim Jong Un burkidearen izenean.
Beste batzuk ere jarri ziren KLAren Batzorde Zentralaren, Estatu Arazoen Batzordearen, HBGren Presidiumaren eta KHERDko Ministroen Kontseiluaren izenean.
Kim Jong Un burkideak, parte-hartzaile guztiekin batera, isilunea gorde zuen aberriaren burujabetzaren, independentziaren eta garapenaren aldeko borroka sakratuari beren bizitza preziatua eskaini zioten martir iraultzaileen oroimenez.
KHAren ohorezko guardiak desfilea egin zuen.
Kim Jong Un burkideak esan zuen belaunaldiz belaunaldi mantendu beharreko ondare ideologiko-espirituala eta oinordetza iraultzaile noblea direla aberriaren patuaren aldekotasun-misio noblea beren gain hartuz, erresistentzia odoltsuaren bidez herrialdea eta nazioa salbatu eta duintasuna berreskuratu zuten lehen belaunaldiko iraultzaileen izpiritu independente sendoa eta balentria hilezinak.
Jarraituz esan zuen komunitatearekiko ideal ederrak, konbikzio iraultzaile sendoak eta japoniarren aurkako borrokalari iraultzaileen borroka-izpiritu ezin eutsizkoak betiereko bizitasuna inspiratzen diotela gaur egun gure herriaren borroka-ibilbideari, zeinak martirek hainbeste amesten zuten potentzia lulua eraikitzen duen.
Borrokalarien izpiritu iraultzailea eta bizitzaren kontzepzio noblea belaunaldiz belaunaldi jarraitzen dituen korear herri handiaren kausak beti garaipena lortuko duela berretsi zuen.
Ondoren, Kim Jong Un burkidea japoniarren aurkako martir iraultzaileen oroimenezko harriaren aurrean jarri zen.
Isilunea gorde zuen plaka aurrean lore-ontzitxo bat utzi ondoren, Kim Il Sung Aitzindari Handiaren ideia eta zuzendaritzari atxikipen leialean aberriaren askapenaren kausa historikoa burutzen lagundu zuten martir iraultzaile ezagun zein ezezagunei errespetuaren lekukotza gisa.
Koreako Herri Armadako iraultzaileko kideen borroka heroikoa deskribatzen duen hiru pertsonako eskultura-taldea eta martir ugariren izenak inskribatuta dituen plaka berrikusiz, adierazi zuen beren irudiak eta meritu harroak mendeetan gordeta daudela, nahiz eta aberriaren eta herriaren duintasun eta askatasunaren izenean gaztetasuna iraultzari eskaini ziotenen giza hondarrak leku ezezagunetan sakabanatu.
Eta tributua eskaini zuen Paektuko tradizio iraultzaileak sortu eta datozen belaunaldiei utzi zizkien Koreako iraultzaren hasierako belaunaldia ohore eta duintasuneko plataforman betiko dadila desioz, garaipenaz aurrera doan korear estiloko sozialismoaren aurrerapen eta garapenarekin batera.
Askapenak ekarri zuen bizitza berria
1945eko abuztuaren 15ean, korear herriak amaiera eman zion inperialismo japoniarraren hamarkadetako dominazio kolonialari eta aberriaren askapena hartu zuen. Kim Il Sung burkide Aitzindari Handiak japoniar erasotzaileen aurkako borroka armatua ezarri eta garaipenera bideratu zuelako lortu zen hori.
Herrialdearen askapenak mesede ugari ekarri zizkien korearrei.
Benetako herri-boterea ezarri zen eta haren aldeko erreforma demokratikoak gauzatu ziren.
Haren lehen urrats gisa, Nekazaritza Erreformaren Legea berretsi zen. Garai hartan, nekazariek osatzen zuten Estatuko biztanleriaren gehiengoa. Landu beharreko jabetza propiorik ez izateagatik lehenago umiliazio eta mespretxuen objektu izandakoei lurra doan banatu zitzaien. Modu honetan gauzatu zen nekazarien antzinako desioa beren lurra gogoz lantzeko.
Baita ere, bata bestearen atzetik argitaratu ziren lanaren, gizon eta emakumeen eskubideen berdintasunaren eta industria nagusien nazionalizazioaren legeak.
Neurri demokratiko eta herritar horiei esker, nekazariak eta langileak lurren zein fabriken jabe bihurtu ziren, eta arau feudalek umiliatutako emakumeak ere bizitza berriaz gozatzera iritsi ziren, herrialdeko jabe duin gisa, gizonen eskubide berberekin.
Herri-erregimen elektoral eta demokratikoak egiazko askatasun politikoa eta eskubideak ziurtatu zizkion gure herriari. Herritar guztiak iritsi ziren Estatuaren eraikuntzan parte hartzera, hautatu eta hautatua izateko eskubidearekin.
Korear herriak, herrialdeko jabe duin eginda, aberri berriaren eraikuntzaren historia idatzi zuen lur honetan.

Herri osoa altxatu zen Kim Il Sung Aitzindari Handiak aberrira egindako itzulera garailearen harira botatako hitzaldiari erantzunez; bertan, herrialdearen eraikuntzari ekarpen aktiboa egitera deitu zituen, indarra zutenei beren indarrarekin, ezagutza zutenei beren ezagutzarekin eta dirua zutenei beren diruarekin.
Kangsong-eko langile-klaseak denbora laburrean lehengoratu zuen altzairutegia eta 1945eko abenduan atera zuen lehen kolada, nahiz eta japoniarrek ozen esan korearren indar eta teknikarekin ezinezkoa izango zela 10 urtean birgaitzea. Eta pyongyangtarrek 55 egunetan amaitu zuten Pothong ibaiaren bideratze-obra izugarria, inperialistek 10 urtean ere amaitu ezin izan zutena, nahiz eta 3 milioi pertsona mobilizatu. Segidan inauguratu ziren fabrikak eta enpresak, eta nekazariek uztalde oparoa jaso zuten.
1946ko urriaren lehenean, Kim Il Sung Unibertsitatea jaio zen, Korea berriko goi-mailako lehen ikasketa-zentroa.
Pertsonak zein mendiak eta ibaiak eraldatu ziren, eta leku guztietan barre eta kantu alaiak gainezka egin zuten.
Hori guztia herriak nazio-askapenarekin batera esperimentatutako egiazko bizitzaren erakusgarri eta Korea berriaren fisonomia harroa izan zen.

El estimado camarada Kim Jong Un, Secretario General del Partido del Trabajo de Corea y Presidente de Asuntos Estatales de la República Popular Democrática de Corea, recorrió el día 14 el Monumento a la Liberación, en ocasión del aniversario 81 de la liberación de la patria.
Le acompañaron los cuadros del Comité Central del Partido del Trabajo de Corea y los directivos del Ministerio de Relaciones Exteriores y el de Defensa Nacional de la RPDC.
Ante el Monumento estaba enfilada la Guardia de Honor del Ejército Popular de Corea.
Se interpretaron los himnos nacionales de la Federación de Rusia y la República Popular Democrática de Corea.
Mientras resonaba la música de la ocasión, quedó depositada una ofrenda floral en nombre del camarada Kim Jong Un.
En su cinta se leían las siguientes inscripciones: «No olvidamos los méritos de los mártires del ejército soviético».
El Secretario General del PTC rindió el sublime tributo a los mártires del ejército soviético que lucharon con valentía por la causa de liberación del pueblo coreano encaminada a lograr la libertad y la independencia del país.
El Secretario General recorrió el monolito junto con los cuadros acompañantes.
Recordando con reverencia las proezas combativas de los oficiales y soldados del Ejército Rojo que dedicaron su sangre a la sagrada causa por la liberación de Corea, el Secretario General dijo que aunque pase mucho tiempo y se cambien las generaciones, el pueblo coreano no olvidará nunca el noble alma y el espíritu de sacrificio heroico de los mártires impregnados en este territorio.
Destacó que la excelente historia y tradición entre Corea y Rusia y sus lazos consanguíneos constituyen hoy el fundamento principal e inagotable fuerza motriz de las relaciones bilaterales de amistad y cooperación.
Y ratificó que la gran amistad y solidaridad entre los pueblos de dos países, establecidas con el noble ideal y la genuina amistad combativa, se mantendrán con firmeza y se desarrollarán generación tras generación junto con la nueva época de prosperidad integral.
Kim Jong Un visita el Cementerio de Mártires Revolucionarios
Con motivo del 81° aniversario de la liberación de la patria, el estimado camarada Kim Jong Un, Secretario General del Partido del Trabajo de Corea y Presidente de Asuntos Estatales de la República Popular Democrática de Corea, visitó el día 14 el Cementerio de Mártires Revolucionarios en el Monte Taesong.
Le acompañaron los miembros del Presidium del Buró Político del Comité Central del PTC y otros cuadros del Partido, el Gobierno y las instituciones de las fuerzas armadas, los directivos del CC del PTC, el Presidium de la Asamblea Popular Suprema, el Consejo de Ministros, los comités, ministerios y órganos centrales, así como los comandantes del Ejército Popular de Corea (EPC).
Estaba enfilada la Guardia de Honor del EPC.
Se interpretó el himno nacional de la República Popular Democrática de Corea.
En medio de la ejecución de la música de la ocasión fue depositada una ofrenda floral en nombre del camarada Kim Jong Un.
Se colocaron las otras en nombre del CC del PTC, el Comité de Asuntos Estatales, el Presidium de la APS y el Consejo de Ministros, de la RPDC.
El camarada Kim Jong Un guardó, junto con todos los participantes, un momento de silencio en memoria de los mártires revolucionarios quienes dedicaron su preciosa vida a la sagrada lucha por la soberanía, independencia y prosperidad de la patria.
Se realizó un desfile de la guardia de honor del EPC.
El camarada Kim Jong Un dijo que sirven del patrimonio ideo-espiritual y la noble herencia revolucionaria a ser mantenidos de generación en generación, el firme espíritu independiente y las proezas inmortales de los revolucionarios de la primera generación quienes salvaron el país y la nación y rescataron la dignidad mediante la ensangrentada resistencia llevándose la noble misión por el destino de la patria y los descendientes.
Prosiguió que el ideal hermoso al comunismo, la firme convicción revolucionaria y el indoblegable espíritu de lucha de los combatientes revolucionarios antijaponeses inspiran hoy la eterna vitalidad a la trayectoria de lucha de nuestro pueblo que construye una potencia próspera a que aspiraban tanto los mártires.
Confirmó que saldrá siempre victoriosa la causa del gran pueblo coreano que continúa generación tras generación el espíritu revolucionario y la noble concepción de vida de los combatientes.
A continuación, el camarada Kim Jong Un estuvo al frente de la lápida de recordación de los mártires revolucionarios antijaponeses.
Guardó un momento de silencio tras depositar una racita de flor ante la lápida como testimonio de reverencia a los mártires revolucionarios antijaponeses conocidos o desconocidos que hicieron aporte a la realización de la causa histórica de liberación de la patria en fiel apoyo a la idea y la dirección del gran Líder, camarada Kim Il Sung.
Pasando revista al grupo escultórico de tres personas que describe la lucha heroica de los miembros del Ejército Revolucionario Popular de Corea y la lápida con inscripciones de nombres de numerosos mártires, señaló que sus figuras y méritos enorgullecedores están guardados en los anales aunque los restos mortales de quienes ofrendaron la juventud a la revolución en aras de rescatar la dignidad y libertad de la patria y el pueblo, se dispersaron en los lugares desconocidos.
Y rindió tributo deseando que la generación iniciadora de la revolución coreana, que creó las tradiciones revolucionarias del Paektu y lo legó a las generaciones venideras, se eternice en la plataforma de honor y dignidad junto con el avance y desarrollo del socialismo al estilo coreano que sale con victorias.
