KFAren kanpaina Korear Herri Errepublika Demokratikoaren mendiak baso-berritzeko
Korearekiko Laguntasun Elkartetik – KFA dei egiten dugu Korear Herri Errepublika Demokratikoaren (KHED) mendiak ‘Urrezko Mendiak’ bilakatzeko gobernu kanpainan parte hartzeko. KHED paradisu natural bat da Asiako beste nazioekin alderatuz gero. Hala ere, basoen galera garrantzitsua jasan zuen Martxa Latzean. Herritar askok eskualde landatarretan zuhaitz asko moztera behartuak izan ziren erregai eta elektrizitate gabeziaren ondorioz, 1995 eta 2000 urteen artean, berotu eta janaria prestatu ahal izateko neguan zehar. Horregatik dei egiten dugu Errepublikaren baso-berritze kanpainan laguntza ematera otsailak 14rarte..
Nola lagundu?
- PayPal bitartez otsailak 16 baino lehen, kreditu txartela bidez PayPal.com gunean, gure kontuan: korea@korea-dpr.com
- Gure ordezkaritzetako batekin zuzenean harremanetan jarriz:: basquecountry@korea-dpr.com, spain@korea-dpr.com, kfa.aragon@gmail.com…
Biltzen den guztiarekin PINUS STROBUS barietateko pinuen haziak erosiko dira. Lortzen diren 3€ bakoitzetik, 15 zuhaitz landatu ahal izango dira. Hazi guztiak KHEDren Enbaxadan Madrilen entregatuko dira Koreara bidaltzeko.
Aldez aurretik laguntza guztiak eskertu nahi ditugu, txikiak badira ere.