Hezkuntza, sozialismoaren zutabe: Kim Il Sung Unibertsitatearen 80. urteurrena / La educación, pilar del socialismo: 80 años de la Universidad Kim Il Sung
Kim Il Sung Unibertsitatea, Koreako ikerketa zientifiko eta hezkuntzaren zentro goren duin eta ospetsuena dela aitortua, 80 urteko historia aintzatsua erregistratzen ari da harrotasunez.
Jutxe kausaren etorkizun itxaropentsuari eusten dion harri-oinarri sendoaren lana egiten dute ikastetxe honen merezimendu bereziek. Herrialdea eraikitzen hasi zen lehen egunetan herriaren lehen unibertsitate gisa sortu zen, eta gure Alderdiaren eta Estatuaren zutabe nagusiak prestatzeko zentro gisa eta herrialdeko zientzia eta teknikaren irakaskuntza eta garapena gidatzen dituen akademia goren gisa izen eta ospe handia eskuratuz ezarri da, une oro leial izan baitzaio garaiak eta iraultzak emandako misio historikoari.
Kim Jong Un burkide estimatuak, Koreako Langileen Alderdiko Idazkari Nagusiak eta Korear Herri Errepublika Demokratikoko Estatu Arazoetarako Presidenteak, irailaren 30ean zorion-bisita egin zion sorrera-egunaren 80. urteurrena ospatzen ari zen unibertsitate honi.
Ryongnam mendiko eremu historikoa irakasle, langile eta ikasle guztien hunkitze eta poz handiz bete zen, Kim Jong Un Mariskal maitea unibertsitatean ezagutzeko aintza izan zutelako sorrera-egunaren 80. urteurreneko une esanguratsu horretan.
Kim Jong Un burkidea unibertsitatera iritsi zenean, «Gora!» oihu danbatekoak atera ziren.
Parte-hartzaile guztiek omenaldi gorena eta esker onezko agurra egin zioten Kim Jong Un burkideari, gure herrialdeko hezkuntza sozialista indartu eta garatzen baitu: denek inbidiatzen duten herriaren irakaskuntza aurreratua eta aberriaren oparotasuna indarrez bultzatzen duen irakaskuntza iraultzaile eta abertzalea da. Gaur, gainera, maitasunez, konfiantzaz eta bedeinkapenez bisitatzen du unibertsitatea.
Kim Jong Un burkdiea adeitasunez hartu zuten Kim Sung Chan errektore nagusiak eta unibertsitateko gainerako arduradunek.
Irakasleek lore-sortak eskaini zizkioten Kim Jong Un burkideari, hezitzaile, langile eta ikasle guztien konfiantza amaigabea eta nahi bateratua islatuz.
Kim Jong Un burkideak zorion beroak eman zizkien irakasle, langile, ikasle eta ikasle ohi guztiei. Izan ere, Alderdiak hezkuntzaren eta herrialdeko zientzia eta teknikaren garapenaren inguruan duen politika gauzatzeko ahalegin abertzaleak eskaintzen dituzte, eta iraultzaile talentudunak prestatuz, hezkuntza- eta ikerketa-arrakastak lortuz eta ikasketa-lan zorrotzaren bidez, ikastetxearen duintasun eta ospe hilezkorra goratzen dute, eta potentzia sozialistaren eraikuntzaren egitasmoari laguntzen diote.
Ekitaldi oroigarrira Kim Il Sung Unibertsitateko irakasle, langile eta ikasleak etorri ziren, baita eraikuntza sozialistaren hainbat eremutan ahalegin interesgabeak egiten dituzten ikastetxe honetako ikasle ohi merezidunak eta hiriburu honetako goi-mailako unibertsitateetako ikasleak ere.
Bertan zeuden, halaber, Kim Il Sung Unibertsitatearen sorreraren 80. urteurrenaren karietara egindako nazioarteko mintegi zientifikoan parte hartu zuten atzerriko gonbidatuak, itsasoz haraindiko korearrak, hemen akreditatutako ordezkaritza diplomatikoetako kideak eta erakunde honetan ikasten ari diren atzerriko ikasleak.
Kim Jong Un burkide estimatuak «Kim Il Sung Unibertsitatearen 80 urteko historia aintzatsuari omenaldia egiten diot» izenburuko hitzaldia ekitaldian. Hona hemen hitzaldiaren testu osoa:

«Kim Il Sung Unibertsitateko irakasle, ikertzaile eta ikasleok, gure herrialdeko talentuak prestatzeko lehen oinarriaren eta zentro zientifiko eta hezitzaile gorenaren ordezkariok,
Unibertsitateko koadro eta langileok,
Burkide maiteok:
Oso pozik nago zuekin batera ospatzen ari naizelako unibertsitate ospetsuaren sorreraren 80. urteurrena betetzen den egun historiko hau.
Poz handiz betetzen nau hemen milaka hezitzaile eta hamar mila ikasle baino gehiago sutsu ikusteak, eta Estatuaren etorkizunaz arduratuko den kolektibo hau zein indartsua den egiaztatzeak.
Egiaz, harrotasun eta gertaera handia da gure herrialdeko kuadro nazionalak prestatzeko ama Alderdiarekin eta iraultzarekin leial diren hainbat adimenen sorlekuaren eta Koreako intelektualitatea eta zibilizazioa ordezkatzen dituen hezkuntza-zentro gorenaren laurogeigarren urteurrena ospatzea.
Ikastetxe ospetsu, historiko eta aintzatsuenaren urteurrenaren karietara, lehenik eta behin zorion beroak helarazten dizkiet eskola sakratu honetan euren misio sakratua leialtasunez betetzeko osoki dedikatzen diren irakasle eta ikertzaile guztiei.
Era berean, nire adore sutsua helarazten diet herrialdea goratzeko asmoz ikasketei eta ikerketari ekiten dioten ikasle guztiei.
Halaber, agurtzen ditut gure ikasleekin batera ezagutzak eta adiskidetasun-sentimenduak aberasten dituzten herrialde ezberdinetako ikasleak, baita atzerrian bizi diren hezitzaile korearrak eta ekitaldi honetako gonbidatu gisa gurekin une esanguratsuak bizi dituzten atzerriko lagunak ere.
Agurtzen ditut, gainera, ekitaldiko gainerako parte-hartzaileak eta herrialdeko txoko ezberdinetan unibertsitatearen sorrera oroitzapen goxoekin eta sentimendu beroekin ospatuko duten ikasle ohi guztiak.
Burkideok:
Zentro historiko honetan, hunkituta gogoratzen dut duela 80 urte Estatuaren eraikuntzari ekin zioten asmo noblea.
Bihotzez egiten diot omenaldia ideal goren horri, zeinaren izenean lehenik herrialdearen muina izango ziren adimenen sorlekua sortu baitzuten, Estatu subirano eta independente ahaltsu bat eraikitzeko borondatez, Korear herri adimentsu, lan-zale eta zuzenak historiaren lotsa berriz jasan ez zezan.
Duela laurogei urteko data hori garrantzi handikoa izan zen, gure kuadro nazionalak prestatzeko ama propio eta baliotsua sortu zelako Korea berri eta demokratiko baten ondoren; eta, gainera, historiaren bihurgune izan zen, Koreak bere bidea ziurtasunez irekitzeko erabateko prestutasuna erakutsi baitzuen, bere baliabide propioekin sendotzeari garrantzi bizia emanez.
Horrela eman zituen lehen urratsak Koreako irakaskuntzak.
Munduan badira bere historia luzeaz eta ospeaz harrotzen diren unibertsitate asko, baina bat ere ez da Kim Il Sung Unibertsitatearekin konparatzerik: errautsen gainean sortu zen, herri langilearen indarrez, eta denbora luzez intelektual bikain ugari prestatu ditu, herriarekin leialak eta benetako herri-Estatu baten eraikuntzari emandakoak.
Hau da gure Estatua ordezkatzen duen eta haren oparotasuna eta garapena indarrez bultzatu dituen irakaskuntza-zentro gorena eta ospetsuena; gure herriaren adimena eta sormena eskubide osoz sinbolizatzen dituzten talentu hautatuenak prestatu dituen ikastetxe meritudun eta bikaina.
Estatuaren eraikuntzaren hasieran 68 irakasle, 7 fakultate eta 1.500 ikasle inguru besterik ez zituen, baina hasiera hori oso esanguratsua eta duintasunez betea izan zen Korear herriaren asmo eta konfiantza handiagatik.
Unibertsitateak ekarpen funtsezkoak egin zizkion Estatuaren garapenari hamarkadak eta belaunaldiak elkarren segida zeuden une erabakigarrietan.
Ama honek goi-mailako hezkuntzako beste zentro asko sortu zituen eta gure hezkuntza egituratu zuen. Laurogei urte hauetan, garaiaren deiari erantzunez, ikasle ohiek nukleo gisa eman dute euren burua Alderdiaren eta Estatuaren zuzendaritzako eginkizun sakratuak betetzera eta eremu eta ildo nagusietan, eta Estatuaren zerbitzari leial eta langile izan dira.
Gaur egun ere irmo daude herrialdearen posizio funtsezkoetan.
Gertaera horiek argi azaltzen dute unibertsitateak betetzen duen papera eta Estatuaren garapenean duen posizioa.
Errepublikaren historiaren hasieratik gaur arte igarotako laurogei urteek, herrialdearen oinarria irmo eusten eta aberriaren etorkizuna arrakasta hezitzaile eta zientifiko nabarmenekin bermatzen izan duenak, azaldu ezin den harrotasunez betetzen gaituzte.
Begirune sakonez, omenaldia egitea proposatzen dut hezitzaile beteranoei, besteak beste, lehen errektore Ho Hon eta Kim Ji Jong, To Sang Rok, Pak Si Hyong, Chae Hui Guk eta So Sang Guk irakasleei, orri ohoragarri haietan aztarna ezabaezinak utzi zituztenei, autoritate akademiko handiarekin eta merezimendu hezitzaile eta zientifikoekin.
Burkideok:
Unibertsitatearen historia eta autoritatea ekintza abertzale noblez eta jarraipenaren aztarna sakonez osatua berrikusten ari garen une hauetan, irakaspen bat gogoratu behar dugu.
Unibertsitatearen sorreraren lehen urteurreneko ekitaldi oroigarrian, Kim Il Sung Aitzindariak esan zuen gure unibertsitatearen berezitasuna herriaren irakaskuntza-zentroa dela, non haren seme-alabek libreki ikas dezaketen, eta herriaren ongizatea sustatzen duela, gure kultura nazionala munduan distira egingo duen mailara igotzen duela eta herriarentzako aberri bat eraikitzen duela.
Esaldia esanahi sakonekoa da.
Unibertsitatea oinarri nagusia da: Estatuaren eraikuntzaren ideia autoktonoa eta ideal hezitzailea ditu zutabe, eta herriaren adimena eta trebetasuna gorpuzten dituzten talentuak prestatuz kausa sozialistaren aurrerapena bermatzen du.
Sortu zenetik, Estatuaren patu bera izan du, eta haren garapenak Estatuarena bultzatu du.
Bere borrokaren eta egitate historikoen bidez irabazi duen ospea eta autoritatea goraipagarriak dira, eta ez dira inoiz historiaren erregistro hutsa edo iraganeko ondare soila izan behar.
Gure ustez, datozen laurogei urteak iragan direnak baino garrantzitsuagoak dira, eta etorkizunerako hartzen dugun erantzukizuna handiagoa da.
Hau da unibertsitatearen eginkizuna eta papera, gure aberriaren gaurko eta biharko, inoiz baino garrantzitsuago eta erabakigarriago bihurtzen diren unea.
Indartsuagoak izan behar dugu.
Asmo, ametsen eta nahi handien garaia atzean utzi eta praktikaren eta ekintzaren garaira aurrera egin behar dugu, eta, are garrantzitsuagoa dena, horren aurrean borondatea eta konfiantza izan behar ditugu.
Egia esan, eremu zabal batean sakontzen ari den gure eraikuntza sozialistak kuadro prestatuak eta intelektual gaituak behar ditu, euren kausa iraultzailean konbentzituta, euren sektore, adar eta eskualdeak trebetasunez gidatzeko gai direnak; horrek eskatzen dio unibertsitateari herrialdeko lan zientifiko eta hezitzailearen garapen azkarrean eta kualitatiboan bere zeregin gidaria are gehiago indartzea.
Garai batean bizi gara non Estatuaren subiranotasuna eta ahalmena, zalantzarik gabe, hezkuntzaren garapenak eta subiranotasun zientifiko eta teknologikoak bermatzen dituzten.
Unibertsitateko ikasle ohi guztiak iraultzaile talentudunak izan behar dira, hots, espiritu eta moral nobleak, gaitasun zientifiko eta teoriko handia eta sormena dituzten adimen goreneko pertsonak. Hori da Korear iraultzaren izaera, geldiunearekin eta atzerakadarekin zerikusirik ez duena, mantentzeko eta aurkeztu dugun Estatuaren eraikuntza-estrategiaren arrakasta distiratsuak ziurtatzeko modu bakarra.
Ez litzateke gehiegikeria izango esatea ikastetxe honetan erabakitzen direla ez bakarrik hezkuntzaren eta zientziaren oraina eta etorkizuna, baita gure Estatuaren patua ere.
Gure herrialdean ez dago horrelako misio garrantzitsua bere gain hartzen duen eta bere lan bakoitza Estatuaren ospearekin eta etorkizunarekin hain estu lotuta egiten duen beste irakaskuntza-zentrorik.
Unibertsitateak zalantzarik gabe jarri behar du aurrean aberria sendotzeko eta oparotzeko borroka ohoragarrian.
Gure iritzi honek eta herri osoak batera duen kontzientzia eta itxaropenak unibertsitatea ohoratu eta goraipatzen dute, eta bere misio sakratuari pisu handiagoa ematen diote.
Garaiaren eskakizun solemne honen eta herriaren itxaropenen aurrean, eta Estatuaren garapenerako une garrantzitsu eta historiko honetan ere, unibertsitatea —honek berak, ez beste inork—, berriz altxatuko da, hezkuntzaren eta zientziaren oinarriak jartzen zituen lehen garaietan bezala, sorkuntza berri baten parekoa den mugimendu oldarkor baterako, eta etorkizunerako errail estrategikoak irmo ezarriko ditu.
Azken urteotan Alderdiaren Batzorde Zentralak hezkuntza- eta talentu-potentziaren eraikuntzaren ildoa aurkeztu du, irakaskuntzaren lehentasunezko garapenari buruzko bere jarrera aldaezina mantendu du, hezkuntza modernizatzeko eta hezkuntza-potentzia eraikitzeko hainbat ebazpen garrantzitsu hartu ditu, eta hezkuntza-sektorea indarrez gidatu du arrakasta historikoak lor ditzan eta aldaketa berriak egin ditzan.
Hezkuntza-potentzia, potentzia zientifiko-teknikoa eta adimenen potentzia eraikitzea dira gaur gure Alderdiak gure estiloko sozialismoaren garapenerako planteatzen dituen ezinbesteko hiru baldintza eta oinarrizko bermeak.
Hiru eginkizun estrategiko horiek betetzeko, indar protagonista eta bultzatzailea behar da, eta hori Kim Il Sung Unibertsitatea izan behar da; hori da Alderdiaren Batzorde Zentralaren iritzia eta itxaropena.
Dagokio funtsezko eta protagonista-papera betetzea hezkuntza-sektoreko eginkizun larri ugari betetzeko eta herrialdeko irakaskuntza-sistema osoa berregokitzeko.
Gure estiloko hezkuntza-potentzia eraikiko dugu, izaera iraultzailearekin aurreratua eta herrikoia, eta honako hauek izango ditu: norabide nagusi gisa, Estatuaren sendotzea eta oparotasuna hezkuntzaren bidez bermatzea; oinarrizko printzipio gisa, Alderdiaren ideia eta teoria pedagogikoei zorrotz atxikitzea; eginkizun nagusi gisa, Estatuari eta herriari zerbitzatzen dioten talentu iraultzaileak prestatzea, ezaugarri espiritual eta moral bikainekin eta gaitasun intelektual eta praktiko handiarekin; helburu nagusi gisa, biztanle guztiak zientzialari eta teknikari bihurtzea, eskualdeen arteko hezkuntza-mailaren aldearekin amaitzeko; funtzio nagusi gisa, Estatuaren garapen integrala babestea eta bultzatzea; garapen-motor gisa, hezitzaileen kolektiboa kualitatiboki sendotzea; bide funtsezko gisa, irakaskuntzaren egitura, sistema, edukia eta metodoa modernizatzea eta bere baldintzak eta ingurunea kualitatiboki berritzea; eta berme funtsezko gisa, Alderdiaren eta Estatuaren zuzendaritza eta laguntza eta gizarte osoaren babesa indartzea, Estatuaren eta herriaren etorkizuna hezkuntzari kezkarik gabe fida diezaiokegun punturaino.
Kim Il Sung Unibertsitateak bere posizioa sendotu behar du talentuak prestatzeko oinarri fidagarri gisa, gure irakaskuntzaren altuera sinbolizatzen duena, gure Estatuaren garapena ordezkatzen duena eta etorkizunari baikor begiratzeko aukera ematen diguna.
Dagokio hitzaren zentzu zorrotzenean aberriari eta herriari zerbitzatzen dioten talentu iraultzaileak prestatzea.
Gure Estatua behartuta egon da defentsarako eta oparotasunerako bidea egoera geopolitiko oso berezi batean urratzera, eta herriak potentzia bat altxatzeko duen irrika oso biziki da; horregatik, talentu batengandik eskatzen den maila eta ezaugarriak ere ezohikoak dira.
Unibertsitatea ez da bere espezialitateetako profesional hutsak prestatzera dedikatutako ikastetxea, baizik eta gure Estatuari eta herriari zinez zerbitzatuko dioten kuadro iraultzaileak prestatzera dedikatutakoa.
Mundu-mailako lehen kategoriako unibertsitatea eraikitzea proposatzen dugu, ez bere ospea handitzeko ezta besteen estiloa imitatzeko, baizik eta harri-oinarri irmo gisa gure kausa iraultzailean benetan lagundu eta Estatuaren ahalmena eta herriaren zoriona bermatu ditzaketenak hobeto prestatzeko.
Irakaskuntzaren edukia eta metodoa etengabe aldatu behar dira garaiaren joerari jarraituz, baina inoiz ez unibertsitatearen sorreraren benetako helburua eta berezko funtzioa.
Unibertsitateko funtzionario, irakasle, ikertzaile eta ikasle guztien asmoak ideal abertzale noblearekin bat etorri behar dira.
Unibertsitateak lehen hezkuntza-programa gisa aldaezinki goratuko du Alderdiaren helburua eta borondatea sinesmen gisa onartzen dakiten eta Alderdiak diseinatu eta eraiki nahi duen etorkizuna bizitzako helburu gisa hartzen duten abangoardiak prestatzea.
Garrantzitsua da ikasle guztiek gure Alderdiaren ideologia eta politika barneratzea, ezaugarri iraultzaileak lantzea eta bihotz-bihotzean grabatzea Alderdiaren eta Estatuaren garapenerako aztarna sakonak utzi eta ezagutzaren mailak igo zituzten aurrekoen ideia, espiritua eta jarrera.
Irakaskuntza- eta hezkuntza-prozesua programatu eta bukaera on batera eraman behar da, ikasleek bere gain hartzen duten eginkizunaren pisua sentitu eta errealitatea saiakuntza produktibo eta jarduera sozio-politiko ezberdinen bidez bizituz praktikan trebatu daitezen.
Berriz azpimarratzen dut herriaren ikastetxe hau aberria sendotzeko herriaren nahi abertzale sutsuak eraiki zuela, eta bere izen errespetagarria, bere duintasunaren eta ohorearen sinboloa, gure herriaren borondate bateratuak ezarri zuela.
Gure herriak ikastetxean jarritako itxaropena ezohikoa izan da une oro, eta bere nahia aldaezina da oraindik.
Munduak indize edo klausula zehatzetan aitortu baino lehen, unibertsitateak aberriaren eta herriaren aitorpena izan behar du bere prozesu pedagogiko benetako eta osasuntsuari eta bere emaitzei dagokienez, eta horrela bere posizioa egiaztatu.
Herriaren seme-alabak ikasten ari diren ikastetxe honetan ez dira «noble»en ondorengoak ezta arribistak ere prestatuko, titulu akademikoa lortu eta igoera sozialerako oinarria jarri nahi dutenak; benetako abertzaleak eta zerbitzariak baizik, aberriari eta herriari dedikatzeko prest daudenak.
Herriaren unibertsitate honetan ez dago lekurik herriak gorrotatzen duen eta onartzen ez duen injustizia eta zikinkerientzat.
Estatuaren eraikuntzaren zutabeak prestatzeko zentro honen giroa eta herrialdearena zuzenean lotuta dago.
Unibertsitatearen esparru osoan, diziplina, ordena eta giro ona nagusituko dira, Errepublikaren Konstituzioari eta betebehar moralari leialtasunez atxikiak. Ez da onartuko utzikeriarako edo ohitura txarrerako inolako joerarik, hezkuntza sozialistaren misioaren eta printzipioen aurkakoa eta gure garaiko giro iraultzailearentzat arrotza dena.
Burkideok:
Zuekin egiten dudan topaketa honetaz baliatuz, bereziki irakaskuntzaren kalitatea igotzeko beharraz hitz egin nahi nuke.
Gure ardura da maila guztietako irakaskuntzaren sabelzorroa garapen kualitatibo handiaren helburua hartzea eta, ahalik eta azkarren, kalitate-maila handiko hezkuntza-sistema bat egituratzea.
Unibertsitatean hezkuntzaren garapen kualitatiboa ardura politiko garrantzitsu gisa hartuko dute, eta Alderdiaren Batzorde Zentralaren hezkuntza aurreratuari buruzko ebazpen politikoak eta lanaren esleipena errealitatean eragina izan dezaten ziurtatuko dute.
Munduko hezkuntza-joera gure egungo egoerarekin alderatuta, altuera berri batera eramango gaituen bide laburrena aurkitu behar dugu, baita behar ditugun talentu iraultzaileak hobeto prestatzeko aukera emango digun egitura eta sistema pedagogikoa aztertu, hobetu eta osatu ere.
Irakaskuntzaren edukia eta metodoa berritu behar dira, egungo errealitate aldatuaren eta garaiko aldaketa bat-bateko horien arabera.
Beharrezkoa da irakaskuntzaren edukia hobetzea, espezialitateko eta alorrei lotutako beste diziplinetako ezagutza aberatsak eta izaera zientifikoko metodologia teoriko eta praktikoa dituzten talentuak prestatzeko, baita irakaskuntza-metodoa etengabe garatzea ere, ikasleek euren analisi-, asmakuntza- eta aplikazio-gaitasuna igo dezaten.
Irakasleen maila erabakigarriki igotzea da hezkuntzaren kalitate hobearen gakoa.
Unibertsitateko irakasle-kolektiboa sendotzea hezkuntza-potentziaren eraikuntzarako lehen baldintza dela uste dut.
Ekipoak, instalazioak eta sistema, irakaskuntza-giroa eta metodoa aurreratuak izan arren, kalitate handiko irakaskuntza irakaslearen protagonismoaren bidez soilik lortzen da; horregatik, beharrezkoa da irakasleen prestakuntza-sistema indartu eta osatzea eta hori beste guztiaren abiapuntua izatea.
Unibertsitateko irakaskuntzaren kalitateak gure Estatuaren hezkuntza-maila adierazten du.
Unibertsitateak irakaskuntzaren egitura, sistema, eduki eta metodo arrazionalen, produktiboen eta eraginkorrenen eredua ezarri behar du, eta eragin horrekin herrialde osoko hezkuntza altuera handiago batera igo.
Burkideok:
Kim Il Sung Unibertsitatea da Estatuaren duintasuna eta oparotasuna bere bi zutabeekin —hezkuntza eta zientzia— eusten dituen ikastetxe gorena.
Gure Alderdiak espero du erakunde hezitzaile, akademiko eta ikerketa-zentral eta ospetsu honek herrialdeko zientzien garapenean zeregin garrantzitsuagoa betetzea.
Dagokio Alderdiaren ideologia eta teoria iraultzaileak defendatzea, Estatuaren egungo eta etorkizuneko eraikuntzarako ezinbestekoak diren zientzia-adarrak etengabe esploratu eta garatzea, gure Estatuaren lehiakortasun zientifiko-teknikoa igotzea eta ekonomiaren aurrerapenari eta modernizazioari laguntzen dion ikerketa-lana indarrez bultzatzea.
Dagokio etorkizunerako lasterbidea irekitzea, garai berriko iraultza teknikoaren eginkizun neurrigabea betez, bere aurpegi tipikoa eta harrotasuna diren oinarrizko zientzietan lan bikaina eginez.
Zentro hezitzaile ospetsu eta gaitu gisa bere ohore handiagorako, munduko joerari eta gure errealitatearen eskakizunari erantzunez, punta-puntako teknologiako industriak sortzean zeregin nagusia bete behar du.
Teoria eta aplikazio ezberdinetako ia karrera guztiak biltzen dituen eta adimen bikain asko dituen erakunde hau, nolabait esateko, industria aurreratuagoak sortzeko oinarria da, eta munduarekin lehiatzeko gai den ekonomia ernetzeko eta hazteko lur emankorra.
Hori guztiz posible da plangintza zientifiko, inbertsio eta antolaketa egokiekin, unibertsitateak ikerketa-zentro ospetsu eta meritudun bat duelako, eta baita irakaskuntzaren, ikerketa zientifikoaren eta ekoizpenaren integrazioko esperientzia ugari ere.
Uste dut ekarpen funtsezkoa egingo duela Estatuaren ekonomia berritzen eta garapen-horizonte berri bat ematen.
Mundu-mailako unibertsitate gisa eta herrialdeko kategoria gorenekoa izanik, dagokio beste herrialdeetako unibertsitate ospetsuekin eta zientzia-ikerketako zentroekin trukeak eta lankidetza aktibatzea.
Bere irakasle eta ikertzaile guztiek tinkotasunez ahaleginduko dira talentu iraultzaile bikainen laborantza ongarritzeko, hezitzaileak bereizten dituzten kontzientziarekin eta dedikazioarekin, eta ez euren ospearekin eta tituluarekin.
Unibertsitatearen historiako orrietan euren izenak idatzi zituzten irakasle ospetsuak sutsuak eta zorrotzak ziren inor bezala, euren adarretako talentu gehiago herrialdeari ematearen ahaleginean.
Irakasle baino lehen, hitzez hitz, aberriari leial zitzaizkion zerbitzariak eta abertzaleak dira.
Hezitzaile gazte guztiek aurreko belaunaldien espiritu eta kontzientzia noblea begirunez hartzen badute, eta haiek imitatzeko asmoa eta borondatea guztien sentimendu ideologiko bihurtzen bada, historiak etengabe jarraituko du, abertzaletasun batek beste abertzaletasun bat sortzen duena eta talentu batek beste hobe bat prestatzen duena.
Unibertsitateko irakasle guztiei dagokie garai berriko hezkuntza sozialistaren aukera handi eta berria irekitzea eta Estatuaren garapen eta oparotasun bizkorrari laguntzea, espiritu berrituarekin eta bultzada eta borondate are irmoagoekin.
Kim Il Sung Unibertsitateko ikasleok:
Zuengan datza unibertsitate duin honen ohorea eta herrialdearen etorkizuna.
Unibertsitate-urteetan konkistatuko duzuen helburua marraztuko duzue, eta minutu eta segundo bakoitza estimatuko duzue aberri amaren aurrean zuen ezagutzekin eta gaitasunekin duin izateko nahiarekin.
Kontzientzia ohoragarri batekin, ikasketa-estiloa etengabe hobetu eta berrikuntza- eta lehia-giroa sustatu behar duzue.
Unibertsitarioak harrotasun handia eta konfiantza osoa izan behar ditu aberria indartsuago eta oparoago egin dezakeela, mundua harritzen duen anbizioa eta kemena, baita kontzientzia eta pasio garbiaren emaitza diren kalifikazio bikainak ere.
Kim Il Sung Unibertsitateko hezitzaile, ikasle eta ikasle ohiengan konfiantza dut.
Ikasketetan aplikatuago eta sutsuago izan behar duzue Estatuaren oparotasunagatik, herriaren ongizateagatik eta gure kausaren aurrerapenagatik.
Gure helburua handinahia eta gure eginkizuna handia denez, talentuak egunez egun gehiago baloratuko dira, eta egungo borrokan egiten dituzuen ahalegin eta dedikazio etengabeek fruitu are helduagoak emango dituzte.
Dei bat egin nahi nizueke guztioi, unibertsitatearen historia harrotsua laurogeigarren urteurrenaren ondoren are gehiago goraipatzeko sutsu zaudetenoi.
Aurrera egin dezagun konfiantza handiagoz Koreagatik, gure aberri handiagatik, guztion ideal eta arrakasta handiengatik.
Nire gurari onenak Kim Il Sung Unibertsitatearen aurrerapen eta aintza betierekoentzat.
Eskerrik asko.»
—
Parte-hartzaileak asko hunkitu zituen Kim Jong Un burkidearen hitzaldi sutsuak. Korea sozialista hezkuntzaren herrialde bihurtzeko, zientziaren herrialde bihurtzeko eta talentudun askoren jabe bihurtzeko borondate sendoa daramala, Korea sozialistaren etorkizun argia bermatzen duen hezkuntza-programa handia argitzen du.
Kim Jong Un burkidearen hitzaldia amaitu ondoren, parte-hartzaile guztiek txalo-zaparrada beroak eman zituzten, unibertsitatearen historia eta tradizio harrotsuari jarraipena emateko eta garaiaren eta historiaren aurrean hartutako erantzukizun eta eginbehar ohoragarria betetzeko zin egin zutela adieraziz, herrialdeko hezkuntzaren, zientziaren eta teknikaren garapenean trakzio nagusiko lokomotora izanik.
Ondoren, ospakizun honen aldeko emanaldi artistikoa solemnitatez egin zen, Kim Jong Un burkidea bertan zelarik.
Agertokian, gai abertzaleko abesti ospetsuak eta, sorreraren lehen egunetatik, Korea berriko funtzionarioak prestatzeko herriaren benetako ikastetxe gisa, aberriarekiko eta iraultzarekiko amaigabe leial diren pertsona talentudun ugari prestatzen aritu den unibertsitatearen historia harrotsua erakusten duten beste batzuk jarri ziren.
Ikusleek iragan egunak gogoratu zituzten, unibertsitateak izandako eginkizun garrantzitsua eta bere egitate harrotsuak —Jutxe kausa iraultzailearen garaipen-ibilbidearekin batera dirdiratzen dutenak— gogorarazi zizkieten abestiak entzutean.
Koreako herriak aberri-ama beti maitatzeko eta mundu osoari erakusteko duen irrika eta sua tonu poetikoan abesten duten piezak interpretatu ziren.
Ikusleek txalo handiak eman zizkioten emanaldi artistikoari, gure Estatuaren ikastetxe unibertsitario gorenaren sorrera-eguna koadro artistiko bikainez koroatu baitzuen.
Gala artistikoa amaitu ondoren, berriro ere oihuak lehertu ziren Kim Jong Un burkidearen aldeko.
Kim Jong Un burkideak itxaropena eta konbentzimendua azaldu zuen ikastetxeko irakasle, langile eta ikasleek urrats sendoak emango dituztela, jauzi eta berrikuntza etengabeekin, garai berriko hezkuntza-iraultzaren buru jarriz, eta Koreako zutabe eta talentudun gaitu gisa prestatuko direla, aberriaren harrotasun eta herriaren jakinduria izango direnak.
Parte-hartzaile guztiek erabaki irmoa hartu zuten euren adimen eta pasio osoa eskaintzeko Kim Jong Un burkideak aurkeztutako hezkuntza-programa handia gauzatzeko, haren maitasun eta konfiantza handiari leialtasunez erantzunez.
Kim Jong Un burkideak Kim Il Sung Unibertsitateari egindako jaieguneko bisita zioren historiko garrantzitsua da. Korear-estiloko hezkuntza-potentzia, izaera iraultzaile, aurrerakoi eta herritarrekoa duena, eraikitzeko bide zuzena argitu zuen eta gida hilezkorra eman zuen, eta gure Estatu handiaren betiereko etorkizuna hezkuntzaren bidez bermatzen duen aintza-aro berria ireki zuen.
[Castellano]
La Universidad Kim Il Sung, reconocida como centro supremo más digno y prestigioso de la investigación científica y educación autóctonas está registrando orgullosamente la gloriosa historia de 80 años.
Sirven de la sólida piedra angular que sostiene el futuro perspectivo de la causa del Juche los méritos especiales de este plantel que en los primeros días de la construcción del país se fundó como primera universidad del pueblo y vino ostentando su alto prestigio y fama como centro de formación de los pilares principales de nuestro Partido y Estado y la suprema academia que conduce la enseñanza y el desarrollo de ciencias y técnicas del país, siendo invariablemente fiel a la misión histórica concedida por la época y la revolución.
El estimado camarada Kim Jong Un, Secretario General del Partido del Trabajo de Corea y Presidente de Asuntos Estatales de la República Popular Democrática de Corea, realizó el 30 de septiembre una visita de felicitación a esta universidad que acoge el aniversario 80 de su fundación.
La histórica zona del monte Ryongnam se cubría de gran emoción y júbilo de todos los profesores, empleados y estudiantes por disfrutar la gloria de reunirse con el entrañable Mariscal Kim Jong Un en la universidad en el significativo momento del aniversario 80 de la fundación.
Cuando el camarada Kim Jong Un llegó a la Universidad, estallaron las estruendosas aclamaciones de «¡Viva!».
Todos los participantes rindieron el máximo homenaje y saludo de agradecimiento al camarada Kim Jong Un quien fortalece y desarrolla la educación socialista de nuestro país como la avanzada enseñanza del pueblo envidiada por todos y la revolucionaria y patriótica que remolca vigorosamente la prosperidad de la patria y visita hoy la universidad con el amor, confianza y bendición.
El camarada Kim Jong Un fue acogido cortésmente por el rector general Kim Sung Chan y otros cuadros responsables de la Universidad.
Los profesores le dirigieron al camarada Kim Jong Un los ramos florales en reflejo de la confianza infinita y unánime deseo de todos los educadores, empleados y estudiantes.
El camarada Kim Jong Un felicitó calurosamente a todos los profesores, empleados, estudiantes y graduados que al dedicar sus esfuerzos patrióticos por la implementación de la política del Partido sobre la educación y el desarrollo de ciencias y técnicas del país, glorifican la dignidad y fama imperecederas del plantel docente con la formación de talentosos revolucionarios y los éxitos en educación y investigación científica y con el estudio afanoso y contribuyen a la empresa de la construcción de la potencia socialista.
Al acto conmemorativo asistieron los profesores, empleados y estudiantes de la Universidad Kim Il Sung y los graduados ameritados de este plantel que hacen esfuerzos abnegados en varios dominios de la construcción socialista y los estudiantes de las universidades de nivel central de esta urbe.
Se distinguían también los huéspedes extranjeros que tomaron parte en el seminario científico internacional por el aniversario 80 de la fundación de la Universidad Kim Il Sung, los coreanos en ultramar, los miembros de las representaciones diplomáticas acreditadas aquí y los estudiantes extranjeros que cursan en esta institución.
El camarada Kim Jong Un pronunció un discurso programático con motivo del 80º aniversario de la fundación de la Universidad Kim Il Sung.
El aniversario 80 de la universidad rectora que dio inicio a la formación de los cuadros nacionales de nuestro Estado y la suprema academia que representa la inteligencia y civilización de Corea es el gran orgullo y evento jubiloso para el país, dijo.
Extendió la calurosa felicitación y cordial saludo estimulante a todos los profesores e investigadores que se abniegan por quedar fiel a su misión en la sagrada carrera de enseñanza, a todos los estudiantes que se afanan en el estudio e investigación con el deseo de hacer grande a Corea y a todos los graduados que celebran con profundo recuerdo y benigno alma el día de fundación de la universidad en que ellos cursaron.
Rindió homenaje a noble ideal con que hace ahora 80 años levantaron antes que todo el centro de formación de talentosos, que se sirvieran de pilares de nuestro Estado, como primer trabajo para la construcción del país.
De veras, la Universidad Kim Il Sung es el supremo órgano prestigioso de enseñanza, que simboliza nuestro Estado y vino impulsando vigorosamente su prosperidad y desarrollo, y la famosa academia benemérita que formó a los excelentes talentosos, representantes de la inteligencia y la facultad creadora de nuestro pueblo, evaluó.
Recordó el historial orgulloso de 8 décadas de esta universidad que desde los primeros días de la historia de la República hasta la fecha contribuyó con los considerables éxitos pedagógicos y científicos a asentar la base de eterna duración de la patria.
Refirió la importancia de que la universidad, en que están impregnados los nobles esfuerzos patrióticos y las huellas de sucesión, juega el papel del fuerte locomotora de remolque en garantizar la culminación exitosa de la estrategia de construcción del Estado en la época en que se garantiza la soberanía y el poderío del Estado por el desarrollo de la enseñanza y el poder de las ciencias y técnicas y en momento más importante y decisivo para hoy y futuro de nuestra patria.
La universidad debe estar debidamente al frente de la lucha honrosa por levantar un país poderoso y próspero, recalcó y enumeró los problemas de principios que se presentan en materializar cabalmente la línea del Comité Central del Partido sobre la construcción de la potencia de educación y de los talentosos conforme a la exigencia solemne de la época y la esperanza del pueblo y en extender la sólida vía estratégica para el futuro.
El camarada Kim Jong Un afirmó que la construcción de la potencia educacional, la científica y técnica y la de personales calificados constituye las tres demandas indispensables y la garantía fundamental para el desarrollo del socialismo al estilo coreano en que hoy insiste nuestro Partido y expresó el criterio y la esperanza del Comité Central del Partido sobre la posición y papel medulares e iniciativos de esta universidad en realizar esta tarea estratégica.
Aclaró las tareas y remedios que se presentan en abrir la gran coyuntura de la educación socialista de la nueva época al lograr un desarrollo cualitativo de la Universidad Kim Il Sung.
Deseó el infinito desarrollo y gloria de esta universidad llamando fervorosamente que avancen con más convicción para Corea, gran patria nuestra, para gran ideal de todos nosotros y para el gran éxito.
Los participantes fueron conmovidos mucho por el discurso entusiasta del camarada Kim Jong Un quien llevándose la firme voluntad de convertir la RPDC en el país de educación, el de ciencias y el poseedor de muchos talentosos ilumina el gran programa educacional que garantiza el futuro luminoso de Corea socialista
Terminado el discurso del camarada Kim Jong Un, todos los participantes dieron efusivas ovaciones reflejando su juramento de llevar adelante la orgullosa historia y tradiciones de la universidad y de cumplir con su honrosa responsabilidad y deber asumidos ante la época y la historia siendo locomotoras de tracción principal en el desarrollo de la educación, ciencia y técnica del país.
Acto seguido, se efectuó solemnemente la función artística por esta efeméride bajo la presencia del camarada Kim Jong Un.
En la escena se pusieron las famosas canciones de tema patriótico y otras que muestran la orgullosa historia de la universidad que ha venido formando numerosas personas talentosas infinitamente fieles a la patria y la revolución desde los primeros días de ser fundada como plantel verdadero del pueblo para formar a los funcionarios de la nueva Corea.
Los espectadores recordaron los días pasados escuchando las canciones que hicieron evocar el desempeño importante y las proezas orgullosas de la universidad que brillan junto con la trayectoria de victorias de la causa revolucionaria del Juche.
Se ejecutaron las piezas que cantan en tono patético la fuerte aspiración y fervor del pueblo coreano de amar para siempre la patria madre y ostentarla a todo el mundo.
Los espectadores dieron el gran elogio a la función artística que ha coronado con excelentes cuadros artísticos el día fundacional del supremo plantel universitario de nuestro Estado.
Terminada la gala artística, volvieron a estallar las aclamaciones hacia el camarada Kim Jong Un.
El camarada Kim Jong Un expuso la esperanza y convicción de que los profesores, empleados y matriculados del plantel darán pasos firmes de saltos e innovaciones incesantes poniéndose al frente de la revolución educacional de la nueva época y se prepararán como pilares y talentosos competentes de Corea que sirvan de orgullos de la patria y sabiduría del pueblo.
Todos los participantes tomaron la férrea decisión de dedicar toda su inteligencia y pasión en aras de implementar el gran programa docente presentado por el camarada Kim Jong Un respondiendo con la lealtad a su gran amor y confianza.
La visita festiva del camarada Kim Jong Un a la Universidad Kim Il Sung deviene un importante motivo histórico que iluminó la vía correcta y guía inmortal para la construcción de la potencia educacional al estilo coreano de carácter revolucionario, progresista y popular y dejó abierta la nueva era de esplendor que asegura con la educación el porvenir eterno de nuestro gran Estado.
