Europar Batasunaren Korea Herritarraren aurkako zigorrik ez!
Korearekiko Laguntasun Elkartearen europar adierazpen bateratua
Erresuma Batua, Irlanda, Espainia, Euskal Herria, Belgika, Holanda, Danimarka, Suitza eta Poloniako Korearekiko Laguntasun Elkartearen (KFA) sukurtsalek eta Paektu Mendiko Pertsona Handiak Goresteko Topaketa Handia Prestatzeko Europar Komiteak hurrengo adierazpen bateratua kaleratu dute Korear Herri Errepublika Demokratikoaren (KHED) aurkako zigor berrien inguruan.
Maiatzaren 27an, Europar Batasunak (EB) zigor gogorrak iragarri zituen KHEDren aurka, apirilean iragarritakoez gain eta dagoeneko denbora luzez indarrean dirauten EBren KHEDren aurkako zigorrez gain.
Zigor drakoniarrak dira erabat, KHEDren edozein itsasontzi edo hegazkinen sarrera EBn debekatzen baitu, kooperazio ekonomikoa murrizten delarik eta jarduera bankariak murrizteaz gain.
EBren zigorren justifikazioa erabat faltsua da. KHEDk eginiko froga nuklear eta misil jaurtiketen ondorioz ezarritako zigorrak direla dio EBk. KHEDren eskubide subirano eta independentea da autodefentsarako neurriak hartzea, hala nola froga nuklearrak eta misilen jaurtiketak, inperialismo estatubatuarrak KHEDren independentziaren aurkako meatsuei aurre eginez. KHEDk munduko froga nuklearren %0,18a burutu du soilik. EBko Estatuen froga nuklearrak %15 ingurura iristen dira ordea. EB 500 ojiba nuklear ditu, beste Estatu kide batzuen eskuartean. EBko Estatu batzuek misil balistikoak ere badituzte. EBk armekin salerosketa masiboak egiten ditu. Hori guztiagatik EBren KHEDren aurkako kondena erabat hipokrita da.
EBren KHEDren aurkako zigorrak estrategia zital baten parte dira KHEDren eraikuntza sozialista eta subiranotasuna zapuzten ahalegintzeko. Etsaitasunezko ekintza dira.
EBren KHEDren aurkako zigorren berehalako deuseztatzea exijitzen dugu!
KFA Erresuma Batua
KFA Irlanda
KFA Espainia
KFA Suitza
KFA Belgika
KFA Euskal Herria
KFA Holanda
KFA Polonia
KFA Danimarka
Paektu Mendiko Pertsona Handiak Goresteko 2017ko Topaketa Handia Prestatzeko Europar Komitea.