Elkarrizketa Euskadi Irratian Eguzkiaren Egunari buruz, Kim Il Sung burkidearen urtebetetzea
Korea sozialistan apirilaren 15a egun handia da, Eguzkiaren Eguna ospatzen bai dute: Kim Il Sung, Korear Herri Errepublika Demokratikoko Betirako Presidentearen urtebetetzea.
Hori dela eta, Euskadi Irratiko Faktoria saiotik Korearekiko Laguntasun Elkarteko (KFA) ordezkariari Euskal Herrian elkarrizketa eskaini diote. Kim Il Sung burkidearen hurbilketa historiko laburra, gaurko egunaren garrantzia Korean eta egungo egoerari buruz mintzatu dira, besteak beste.
Kim Il Sung burkidea 1912ko apirilaren 15ean jaio zen (Juche aroko lehen urtea) Pyongiang hiriko Mangyongdae auzoan, familia baserritar apal batean, Korea Japoniar Inperioaren kolonia zenean.
Haurtzarotik borrokatu zuen Korearen independentzia nazional eta klasistaren alde, urte luzeren ondoren penintsularen iparraldean independentzia nazionala lortu eta sozialismoa eraikitzen hasi zen arte.
Bi inperialismo menperatu zituen, Japoniarra 1945an sobietarren laguntzarekin, eta Amerikar Estatu Batzarra 1953an, txinatarren laguntzarekin ere.
1990. hamarkadan, ia mundu osoko Estatu sozialista guztiek kapitalismoa berrezartzen zuten bitartean, Koreak sozialismoa eraikitzen jarraitzearen hautua egin zuen eta garai latz haietan Presidentea hil zenean 1994ean Kim Jong Il burkideak bide beretik jarraitu zuen sozialismoaren konkistak, etxebizitza, osasuna, hezkuntza, janaria eta arropa publiko eta doakoa (besteak beste) defendatzen inperialismoaren aurrean.
Gaur egun Kim Jong Un burkideak ere bide beretik jarraitzen du historiako Estatu sozialista zaharrena bilakatu dena gidatzen komunismoaren bidean, belaunaldiz belaunaldi.
KFA EH