Kim Il Sung betiereko bizi da herrian / Kim Il Sung vive siempre en el pueblo
Aurten, apirilaren 15ean, Kim Il Sung burkide handiaren jaiotzaren 114. urteurrena ospatzen da.
Kim Il Sung herriarekin batera egon zen beti, Iminwichon idearioa bere goiburu hartuta; hau da, «Herria da nire jainkoa» lelotzat hartuz, bere bizitza osoa eta indar guztiak herriaren ongizateari eskaini zizkion.
Lantokietako zuzendaritza-lanari jarraipena emanez, Estatu-arazoak herriarekin eztabaidatu zituen, berrikuntzak egitera bultzatzeko. Gainera, herritarren iritziei arreta handia jarri zien, haien asmoak eta eskariak Estatuaren zein Koreako Langileen Alderdiaren politiketan islatzeko eta horiek errealitate bihurtzeko.
1945eko abuztutik (Korea askatu zuenetik)— 1994ra arte (hil zen urtera arte), 20.600 lantoki baino gehiago bertatik gidatu zituen.
Herriren bat bisitatzen zuen bakoitzean, lehenik familien bizitza ekonomikoaz arduratzen zen; eta langileekin edo ikasleekin topo eginez gero, langileen bizi-baldintzez eta eskola-materialaren arazoez galdetzen zuen.
Bere gidaritzapean, korearrak herri independente eta heroiko bihurtu ziren, eta herritarrengan zentratutako sistema sozialista eraiki zen.
Koreako Herri Errepublika Demokratikoko betiereko aitzindaritzat hartuta, korear herria gogotsu ari da lanean beren herrialdea Estatu sozialista boteretsu gisa eraikitzeko, haren bizitza osoko asmoei leial jarraituz.
[Castellano]
El 15 de abril de este año es el 114º aniversario de nacimiento del gran Líder, camarada Kim Il Sung.
El gran Líder, camarada Kim Il Sung, estuvo siempre junto con el pueblo tomando como su lema el ideario Iminwichon, considerando «El pueblo es mi dios» como su lema, dedicó todo su ser a lo largo de su vida al bienestar del pueblo.
Continuando el viaje de la guía sobre el terreno, discutió los asuntos de Estado con el pueblo para alentarlos a obrar innovaciones, y prestó atención a sus opiniones para reflejar sus aspiraciones y demandas en las políticas del Estado y del Partido del Trabajo de Corea y hacerlas realidad.
Las unidades a las que brindó guía sobre el terreno desde agosto de 1945, año en que Corea fue liberada, hasta 1994, año en que falleció, suman más de 20.600.
Cada vez que visitaba un pueblo, atendía primero la vida económica de las familias y si se encontraba con obreros y estudiantes, se preocupaba por las condiciones de vida de los trabajadores y el problema de artículos escolares.
Bajo su dirección, los coreanos se convirtieron en un pueblo independiente y heroico, y en su país se construyó un sistema socialista centrado en el pueblo.
Estimándolo profundamente como el líder eterno de la República Popular Democrática de Corea, el pueblo coreano avanza dinámicamente con los esfuerzos para construir el suyo como un país socialista poderoso, fiel a sus intenciones de toda la vida.

