Korea sozialista defendatzea Herrien subiranotasuna defendatzea da

Joan den abenduaren 12an arrakastaz jaurtiki zen Kwangmyongsong-3 satelite artifiziala, aurreikusitako orbitan sartuz perfekzioz, gertakizun honek mundu osoa harritu zuen, egun bat lehenago esan zutelarik Koreako hegoaldeko “inteligentzia” zerbitzuek unitatea desmuntatua izan zela konponketetarako. NORAD (Defentsa Aeroespazialerako Agintaritza Iparamerikarrak) berak ere konfirmatu behar izan zuen arrakasta, nahiz eta hainbat komunikabideek esan zuten satelitea desbideratu egin zela bere orbitaz.

Fabrikatze eta teknologia %100 nazionalarekin, Korear Herri Errepublika Demokratikoak (KHED) lortu zuen bere burua satelite artifizialak orbitan jartzen dituen Estatuen komunitate selektoan ezartzea. Baina badirudi komunitate horretan Washingtonen gonbite bereziarekin soilik sar daitekeela, eta KHEDk aspaldi erabaki zuen nazio subiranoa izatea eta inorri ez eskatzea baimena garapen ekonomikoa aurrera eramateko.

Berriz ere inperialistek, Nazio Batuen Erakundearen (NBE) Segurtasun Kontseiluaren ebazpenen eskutik oraingoan, KHEDren subiranotasuna erasotzea dute helburu bere garapen zientifikoa eta ekonomikoa kondenatuz, esklusiboki baketsuak diren helburuak dituen Kwangmyongsong-3 satelitearen jaurtitzeagatik. Bitartean ordea, beraien bedeinkazioarekin, Koreako hegoaldea hirugarren aldiz saiatuko da Naro satelitea jaurtikitzen urtarrilaren 30ean. Zerk oztopatzen dio KHEDri modu independentean garatzea, Korear hegoaldeari laguntza ematen zion bitartean helburu berdinak lortzeko?

Irmoki sostengatzen dugu KHEDk errefusatu izana NBEaren ebazpena, inteligentziari irain egin besterik egiten ez duelarik azken honek, zonan tentsioa areagotzeko gerrazaleen saiakeran. Horrez gain, geure egi nahi ditugu Korear Herri Errepublika Demokratikoaren Nazio Defentsarako Batzordearen hitzak, non esaten duen subiranotasunik gabeko herri bat hildako-bizidun bat dela eta AEBk direla Korear Penintsularentzako mehatxu larrienak.

Azken hauek, korear nazioa okupatu zutenetik duela 60 urte baino gehiago, bakerako eta birbatzerako oztopoa besterik ez dira izan, honen adibide garbiena izanik AEB eta Koreako hegoaldeak elkarrekin batera egiten dituzten maniobra militarrak iparreko mugan. Beraz lehendabizi beraiek desarmatu behar dira eta Koreatik alde egin eta gero, kanpo injerentziarik gabe, Ipar eta Hegoaldeak irrikaturiko bide komuna jarraitu ahal izango dute.

Bitartean, Herriek KHEDren alde posizionatu behar dute, garapenean aurrera egitea besterik ez duelarik nahi honek, potentzia ekonomiko bihurtzeko, bizitza hobeagoa emateko bere herritarrei. Jaurtiketa bakoitza Independentziarako eta Herrien benetako subiranotasunerako ohi bezala ulertu behar dugu, inperialisten amorruzko erreakzioen artean, bake eta Gizadiarentzako arriskutsuenak.

KFA Euskal Herria
http://kfaeuskalherria.wordpress.com/
basquecountry@korea-dpr.com

Descubre más desde KFA Euskal Herria

Suscríbete ahora para seguir leyendo y obtener acceso al archivo completo.

Seguir leyendo