Nelson Mandela eta Kim Il Sung konparatutak

Hego Afrikako Errepublikaren (HAE) Polizia Ministrordearen hitzaldia, Makhotso Maggie Sotyu

Kim Il Sung Aitzindari Handiaren Ehungarren Urteurrenean egina
2012ko Apirilak 13

Programaren Zuzendaria,

Jo Yong Man jauna, Korear Herri Errepublika Demokratikoaren (KHED) Enbaxadorea, eta zure Emaztea,

Hemen dauden gure Hego Afrikar Gobernuaren Ordezkariak,

Gonbidatu aipagarriak,

Jaun-Andreok,

Enbaxadore Jauna, Hego Afrikar Gobernuaren aldetik Jacob Zuma jaunaren aitzindaritzapean, eta Hego Afrikako Polizia Zerbitzuen aldetik, eskerrak ematen dizkizugu gonbite honengatik, eta zoriondu egun honetan zure herria. Zorion aipamen berezia dihoakio /Kim Jong Un jaunari, KHEDren Aitzindari Gorena, Koreako Langileen Alderdiaren Lehen Idazkari aukeratua izan dena.

Gure laudorio zintzoak aurkezten dizkiogu partikularki zuen herriari okasio honetan herri bezala ditugun antzekotasun historiko eta funtsezkoak medio, gure bakoitzaren Estatu subiranoetan, KHED eta Hego Afrikako Errepublikan.

Zuen herria Aitzindari Handiaren, Kim Il Sung Presidentearen, 100. Jaiotze Urteurrena ospatzen ari da, 1912ko Apirilaren 15ean jaio eta 1994ean hil zena. Eta aitzindari handi hau orain Korear Herri Errepublika Demokratikoa deitzen den nazioa fundatzaile Presidentea izan zelako, zuk eta zure aberkideek Nazioaren Aita bezala aintzakotzat duzue, eta horregatik zuen betirako Presidente bezala jauresten duzue.

Jakingo duzun bezala, guk ere badugu gure Nazioaren Aita, Hego Afrikako Errepublika demokratikoaren demokratikoki aukeraturiko lehenengo Presidentea, ROLIHLAHLA NELSON MANDELA jauna. Eta, Hego Afrikar nazio bezala ere, Hego Afrikan aginduan dagoen alderdira batu ginen, Afrikako Kongresu Nazionalera (AKN), urtarril honetan bere ehungarren urteurrena ospatu genuenean.

Zuen Aitzindari Handiak bezala, gure Nazio Askapenerako Mugimendu Handia 1912ko Urtarrilak 8an jaio zen. Zuen aitzindari handia 1994ean hil zen bezala, baina bere legatua betirako utzi zuen KHEDrentzat, gure legatu demokratikoa 1994ean jaio zen.

Oso pozik aipatzen ditut esan berri ditudan antzekotasun horiek bi nazio handi hauenak, keinu sinbolikoetatik haratago. Sakon barneratuak baitaude gure nazioen existentzian eta historian. Hego Afrikarrak betirako egongo dira zorretan KHEDrekin, Kim Il Sungen aitzindaritzapean AKNri lagundu zitzaiolako posible izan zen material eta laguntza mental guztiarekin gure borrokaren garaian, tirania eta Apartheid erregimena bota eta garaitzeko.

Horregatik, antagonista eta gutxi informaturiko inor ez da harritu behar eta ez du kuestionatu behar Hego Afrika demokratikoak Korear Herri Errepublika Demokratikoarekin duen harremana. Bai HAEk eta KHEDk funtsezko balore iraultzaile askatzaileak partekatzen dituzte, herriaren ongi izate eta herria eta nazioaren subiranotasunaren alde.

Eta, inorengandik beldurrik edo faborerik espero gabe, Hego Afrika demokratikoak KHEDrekin harreman diplomatikoak izatea erabaki zuen 1998ko abuztuan. Orain, Txinarako Hego Afrikako Embaxadorea, Korear Herri Errepublika Demokratikorako akreditatua dago, eta KHEDk Enbaxada du hemen, Pretorian 2002 urtetik aitzina.

Herri bezala, Hego Afrikak espero du aukeratu berri duzuen Koreako Langileen Alderdiaren Lehen Idazkariak, Kim Jong Un jaunak, gure Gobernuarekin duzuen lankidetzan jarraituko duela Kim Il Sung Aitzindari Handi Presidenteak eraiki zituen harreman diplomatikoak sendotzen eta hedatzen, KHEDren eta HAEren artean egin berri dugun Kirol, Asialdi eta Gai Kulturaletarako Akordioan bezalakoetan.

Gure bi herriak Nazio Batuen (NB) kide direnez, Hego Afrikak eta Korear Herri Errepublika Demokratikoak plataforma hori kemenez erabiltzen jarraitu behar dute elkarrekiko eta beste herrialdeekiko bake globala eta ongi izate sozial eta ekonomiko komuna defendatzeko gizadia osoarentzat.

Hego Afrikako Gobernu modura, beti sustengatuko ditugu ipar eta hego Korearen arteko harreman mesedegarri eta iraunkorrak, Hego Afrikari izugarri lagunduko diona bere eraikuntza sozio-ekonomikoan, eta NBen Milenio Garapen Helburuak lortzeko bene-benetan.

Kontzientzia eta koexistentzia ezin zaio inongo nazio subiranori inposatu, egiazko bakea dibertsitate kultural, historiko, ideologiko eta gobernabilitate sistemena dibertsitatea benetan errespetatuz lortu daiteke soilik.

Amaitzeko, Jaun-Andreok, zilegi bekit berrestea AKNk gidatzen duen gure Gobernuaren izenean, Hego Afrikak Korear Herri Errepublika Demokratikoarekiko duen kontsiderazio gorena berritzeko asmoa kooperazio eta lankidetzarako, gure herritar guztien bizitza eta eta herrien oparotasunaren alde.

Bihotzez zorionak Kim Il Sung Aitzindari Handi Presidenteraren 100. Jaiotza Urteurrenean.

Mila esker denoi.

Polizia Ministerioak igorria, 2012ko Apirilak 1

Orijinala ingelesez

Descubre más desde KFA Euskal Herria

Suscríbete ahora para seguir leyendo y obtener acceso al archivo completo.

Seguir leyendo