Sakabanatze-ojibak eta fragmentazio-minak dituzten misil balistiko taktikoen proba zuzendu du Kim Jong Un-ek / Kim Jong Un dirige pruebas de misiles balístico tácticos con ojivas dispersivas y minas de fragmentación

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

Koreako Herri Errepublika Demokratikoko (KHED) Kisilen Zuzendaritza Nagusiak (MZN) «Hwasongpho-11 Ra» lurretik lurrerako misil balistiko taktikoen probako jaurtiketa antolatu zuen apirilaren 19an, berritutako ojiba operatiboen indarra ebaluatzeko asmoz.

Kim Jong Un burkide estimatua, Koreako Langileen Alderdiko idazkari nagusia eta KHEDeko Estatu Arazoetako presidentea, bertan izan zen ikuskatzen.

Bisitarien artean ikusi ziren Kim Jong Sik, Alderdiko Batzorde Militar Zentraleko kidea eta Alderdiko Batzorde Zentraleko saileko lehen buruordea; Jang Chang Ha armada-jenerala, KHEDeko MZNko burua; eta An Yong Hwan, Ju Song Nam, Jong Myong Nam eta Ri Jong Guk teniente jeneralak, Koreako Herri Armadako lehen, bigarren, laugarren eta bosgarren Kidegoetako buruak, hurrenez hurren.

Jaurtiketaren helburua misil balistiko taktikoan instalatzen diren sakabanatze-ojiben eta fragmentazio-mina ojiben ezaugarriak eta indarra berrestea izan zen.

Uharte txiki batean zentroa duen eta 136 kilometrora dagoen jomuga-eremu baterantz jaurti ziren bost misilak; borroka-indarra erreserbarik gabe erakutsi zuten, 12,5 – 13 hektareako eremua dentsitate handienaz joz.

Erabilera anitzeko sakabanatze-buruen garapenari eta ezarpenari esker, gure armadaren eskari operatiboa modu gogobetegarriagoan eta eraginkorragoan betetzera iritsi garela esan zuen Kim Jong Un burkide estimatuak; probaren emaitzarekin oso pozik agertu zen, eta ziurtatu zuen garrantzi handia duela ekintza militarretan eremu zehatz bat neutralizatzeko kolpe zehatzaren gaitasuna eta dentsitate handiko erasoarena aldi berean areagotzeak.

Nabarmendu zuen lortutako eta berritutako teknika eta erregistroak emaitza preziatuak direla, eta agerian uzten dutela misilen buruetan espezializatutako ikerketa-taldea antolatu zenetik igarotako bost urteko lana ez dela alferrikakoa izan.

Defentsa nazionaleko zientzia-ikerketako taldeak suspertu zituen, gure armadaren borroka-prestakuntzarako beharrezkoak diren hainbat gaitasun zientifiko sofistikatu garatzen eta maila gorenera eramateko zeregin garrantzitsuetan etengabeko arrakastak lortuko dituztelakoan.

[Castellano]

La Dirección General de Misiles (DGM) de la República Popular Democrática de Corea organizó el día 19 el lanzamiento de prueba de los misiles balísticos tácticos tierra-tierra «Hwasongpho-11 Ra» con el propósito de evaluar el poderío de sus ojivas renovadas.

Lo presenció el estimado camarada Kim Jong Un, Secretario General del Partido del Trabajo de Corea y Presidente de Asuntos Estatales de la RPDC.

Se veían entre los visitantes Kim Jong Sik, miembro de la Comisión Militar Central del PTC y primer subjefe de departamento del Comité Central del PTC, el general de ejército Jang Chang Ha, titular de la DGM de la RPDC y los tenientes generales An Yong Hwan, Ju Song Nam, Jong Myong Nam y Ri Jong Guk, jefes de los primero, segundo, cuarto y quinto Cuerpos del Ejército Popular de Corea, respectivamente.

El lanzamiento tuvo como objetivo confirmar las características y el poderío de la ojiva dispersiva y la de mina de fragmentación que se instalan en el misil balístico táctico.

Se lanzaron hacia una zona establecida como blanco que tiene su centro en un islote a una distancia de 136km los cinco misiles que demostraron sin reservas su poderío combativo golpeando con más alta densidad el área de 12.5 – 13 hectáreas.

Por el desarrollo e introducción de las ojivas dispersivas de multiuso, llegamos a cubrir más satisfactoria y eficientemente la demanda operacional de nuestro ejército, dijo el estimado camarada Kim Jong Un y se mostró gran satisfecho por el resultado de la prueba aseverando que incrementar a la vez la capacidad de golpe certero y la de ataque de alta densidad para neutralizar la zona específica necesaria reviste gran importancia en las acciones militares.

Destacó que la técnica y el registro adquiridos y renovados son los resultados preciosos que evidencian el hecho de que no era vano el gasto de un lustro después de organizar el colectivo de investigación especializada en las ojivas de misil.

Estimuló a los colectivos de investigación de ciencia de defensa nacional deseándoles que lograran incesantes éxitos en las tareas importantes para obtener y desarrollar al máximo las diversas capacidades científicas sofisticadas necesarias para los aprestos de combate de nuestro ejército.

ACNC

Descubre más desde KFA Euskal Herria

Suscríbete ahora para seguir leyendo y obtener acceso al archivo completo.

Seguir leyendo