Estatu mailako KFAren bileran egon da KFA Euskal Herria
Korearekiko Laguntasun Elkartearen/KFA Euskal Herriko ordezkaritza batek larunbat honetan Tarragonan, KFAren egoitzan, antolatu zen Estatu mailako KFAren bileran parte hartu zuen.
Estatuko leku desberdinetatik etorritako militante eta kide desberdinekin batera, “Kim Jong Il aitzindari handiaren ondarea eta Koreako etorkizun oparoa” leloarekin antolaturiko bileran Korear Herri Errepublika Demokratikoaren (KHED) Atzerriko Herrialdeekiko Kultur Harremanetarako Batzordearen izenean KFAren bilerara bidalitako gutuna irakurri zen lehenengo, ondoren Korearen Madrilgo Enbaxadatik bidalitako gutuna, eta jarraian Alejandro Cao de Benós, KFAren presidenteak, hitza hartu zuen.
Espainiar Estatuko KFAren Ordezkari Ofizialak eta Katalunia, Euskal Herria, Valentzia eta Madrilgo KFAko Lurralde Ordezkaritzetako arduradunek ere beraien hitzaldiak eman zituzten, besteak beste.
Ondoren antolakuntza erronkez mintzatu ziren parte hartzaileak. Besteak beste, militante langileenetan bakarrik ez oinarritzea eta ardurak hobeto banatzeaz hitz egin zen, inor ez saturatzeko.
KFAren independentziaz ere hartu-emana egon zen, gogoraraziz KFAren alderdi bakarra Koreako Langileen Alderdia dela, eta KFAn antolatzen garen Korearen lagunok geure herrietan alderdi politiko, sindikatu edo erakunde desberdinetan militatzen dugula, sarritan hauekin ekitaldiak partekatuz, baina beti KFAren independentzia mantenduz eragile guzti horiekiko.
Datorren 2020 urtean Koreako Langileen Alderdiaren 75. urteurrena eta KFAren 20. urteurrena ospatzeko ekitaldietaz ere luze hitz egin zen, proposamen zehatzak egon zirelarik.
Azkenik, kide berrien galderei erantzun zitzaien eta gero hamaiketako bat egin zen egoitzan bertan, eta amaitzeko bazkari bat giro informalago batean elkarrizketatuz.