Korearekiko Laguntasun Elkartearen/KFA 20. Urteurrena
Korearekiko Laguntasun Elkartea/Korean Friendship Association 2000 urteko azaroaren 13an antolatu zen nazioarteko harremanak sendotzeko asmoz Korear Herri Errepublika Demokratikoaren eta munduko herri guztien artean. 20 urte ondoren, 120 herrialde baino gehiagotan daude zabalduak elkarte internazionalistaren kideak.
KFAk Korear Herri Errepublika Demokratikoaren (KHED) Gobernuaren aitorpen osoa dauka hasiera-hasieratik, eta Korea sozialistaren aldekoen munduko erakunde zabalena da.
KFAren helburu orokorrak duela 20 urteko berak dira:
– Korearen errealitatea zabaltzea
– KHEDren independentzia eta eraikuntza Sozialista defendatzea
– Korear Herriaren kultura eta historia erakustea
– Korear penintsularen birbatze baketsua sustatzea
Euskal Herrian 2008 urtetik Korearekiko Laguntasun Elkarteak Ordezkaritza dauka. Orduz geroztik urtero ekitaldi publiko ugari egin dira, mintzaldiak Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako hiri eta herri desberdinetan, agitazioa sare sozialetan, eta euskal komunikabideetan presente egon gara Elkartearen helburuak bete asmoz.
20 urte betetzen ditugun honetan, eskerrak eman nahi diegu gure militante eta lagun guztiei, baita gurekin ekitaldiak antolatu dituzten eragile eta erakunde desberdinei.
Aurrerantzean ere gure helburuak betetzen jarraituko dugu, etorkizuneko Korea batua eta burujabea ipar izanik.
Korearekiko Laguntasun Elkartea Euskal Herrian