Korearekiko Laguntasun Elkartearen zuzenketa Berrian argitaratutakoaren aurrean

Korearekiko Laguntasun Elkarteak Euskal Herrian hurrengo azalpena helarazi nahi du atzoko Berriaren webgunean plazaratuko Koreari buruzko argitalpenaren aurrean:

2024ko urtarrilaren 15ean Koreako Langileen Alderdiko idazkari nagusi eta Korear Herri Errepublika Demokratikoko (KHED) Estatu aferen presidentea, Kim Jong Un, Herri Batzar Gorenari (parlamentuari) zuzendu zitzaion hitzaldi garrantzitsu batekin. Bertan, Ipar eta Hego Koreako Estatuen bateratzearen posizio ofiziala aldatzea proposatu zuen: orain arte egindako saiakerek porrot egin baitute AEBen eta Hego Korearen kontrako jarreraren ondorioz. Berria egunkariaren webgunean aldaketa honen irakurketa egiten duen artikulua argitaratu zuen Ander Perez Laza kazetariak 2024ko urtarrilaren 16an. Idazki honen bidez, politika aldaketa honen arrazoiak argi utzi nahiko genituzke, horiek dagokion testuinguruan kokatuz.

Lehenik eta behin, argi utzi behar dugu ez dagoela gerra egoera Ipar eta Hego Koreako Estatuen artean: guda KHEDren eta AEBen artekoa izan da beti, 1953ko su-etenaren sinatzaileak KHED, AEB eta Txinatar Herri Errepublika izan ziren, Hego Koreak ez zuen negoziazioetan hitzik ere eduki. Ez da edonolako ñabardura, zeren horrek argi adierazten du nor den arriskua iparraldeko korearrentzat. Hala ere, argi dute Korear Errepublikako gobernua estatubatuarren txontxongiloa dela eta KHED erregimena suntsitzeko asmoa bertatik ere badatorrela. Hau da, iparraldeak birbateratzeko joera zuen bitartean, Penintsulako bi sistemak errespetatuz, hegoaldearen eta AEBen helburua argia da: bateratzea soilik gertatuko da baldin eta iparraldeko sistema sozialista desegiten bada.

Beraz, Ipar Korean hartu duten erabakia hegoaldetik datorren klima beligerantea eta mehatxagarriari erantzutea izan da, bateratze ilusioak alde batera utzita: Konstituzio Sozialistan KHEDren mugak ondo ezartzea (orain arte Penintsula osoaz jardun du soilik), bere subiranotasunaren eremua ondo mugatzeko. Horren ondorioa da Hego Korea KHEDra anexatzeko ikuspegi berria: ez da posible birbateratze baketsurik hegoaldeak KHEDren existentziarekin amaitu nahi duen bitartean. Norbere herriaren existentzia arriskuan jartzen duena ez al da “etsai nagusi” munduko edozein herrialdetan?

Aipatu dugun berrian hurrengo zati hau gaizki itzulia dagoela adierazi behar dugu ere: “Ipar Koreako lider gorenak (…), gerra berriz abiatuko balitz, adierazi du Hego Korea «okupatzeko, zapaltzeko eta aldarrikatzeko» aukera aztertu beharko luketela.”

Koreako Berri Agentzia Zentralak bere webgunean gazteleraz honela itzuli du zati hori: «ocuparla, pacificarla y recuperarla completamente en el caso de que estalle una guerra en la Península Coreana».

Jarrera aldaketa honek ez dio guda grin bati erantzuten, baizik eta hegoaldeak eta AEBek beti izan duten jarrera beligeranteari. Horregatik, azpimarragarria da KHEDak beti izan duen posizioa gerrarekiko ez dela aldatu eta Kim Jong Unek bere diskurtsoan horrela azaldu zuen: “argi utzi nahi dut gure etsaiek gu erasotu ezean, guk ez dugula alde bakarrez gerra abiatuko inolako kasuan”.

Korearekiko Laguntasun Elkartea Euskal Herrian

Descubre más desde KFA Euskal Herria

Suscríbete ahora para seguir leyendo y obtener acceso al archivo completo.

Seguir leyendo