KFA EH

Duela 11 hilabete KFA Euskal Herriaren bloga zabaldu genuen. Hilabete hauetan zehar 13.000 bisitak gainditu ditugu. Doakigun 2012 urte garrantzitsu hau, Kim Il Sung Presidentearen mendeurrena, tresna berri horrekin hasi bagenuen, Korearen errealitatea jendarteari plazaratzeko ahalik eta hobekien, aurrerapen argiekin amaitzen dugu. Hala nahi ez badugu ere, aurrerapen hauek gure txoko txikia uztera behartzen gaituzte, http://www.blogak.com/kfaeuskalherria/ itxiaz, eta http://kfaeuskalherria.wordpress.com/ irekiz, urrunago eta azkarrago iristeko, abesti korear batek dioen bezala. Tresna berri honekin errazago helaraziko ditugu gure berriak gure Facebook, Twitter eta Youtubeko guneetara. Espero dugu honela gure lana jende gehiagora iristea, gure gana jende gehiago iritsi dadin.